XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela, gure ustez, ideologiak ideien sortzaile eta birsortzaile aktiboak lirateke.

Ideia hauek landu, razionalizatu, azaldu, barneratu, hartu, eraldatu edo uxatzeko bide kognitiboak dituzte.

Honela, fenomenoen irudikapen eta esanahiak, ideologikoki sorturik daude.

Testuinguru honetan, jokabide eta prozesu multzo bat antolatzen duen konstruktua da, hauek banan banan harturik, zapalkuntza, diskriminazioa eta antzeko egoera abertsibo eta estresagarrien aurrean subjektuek dituzten erantzunak deskribatzen dituztelarik.

Ideologiak alde makro eta mikrosozialak batzen ditu.

Honengatik ez balitz, jarrera, usteak, balioak, irudikapen sozialak eta irudiak, prozesu sozial zein indibidualetan integratzearen arrazoia ulertzea ezinezkoa izango litzateke.

Garrantzitsua da irudikapen sozialak ideologien islada hutsa ez direla aipatzea.

Ideologia, egoera konkretu bati egokitutako zentzu amankomuna delako ezagutzaren tresnen birprodukzio eta aktibazioa da eta ekintza sozialaren ikuspen estrategikoa du.

Ikerketa honetan, irudikapen sozial baten unibertsu eratzailea ikertzen saiatuko gara.

Horretarako ideologia politiko zein abertzaleak, beste aldagai sozial batzuk baino indartsuagoak diren diskriminatzaile kategorial batzu bezala kontsideratuko ditugu.